Txitak – pollitos en Angoiko Etxea

Negu gogorra izan dugu aurtengo hau. Ez du bestetan baino hotz handiagorik egin baina botatako euri kopurura izugarria izan da, elurra ere egin du eta bategatik edo bestegatik hiru hilabetetan ez dugu apenas eguzkirik ikusi. Ala ere AZKENEAN IRITSI DA UDABERRIA !!!
Agoiko Etxeko ukuiluan ere nabaritzen hasia da. Urtarrilean zehar gure artalde txikian dozena bat axuri jaio ziere eta orain dela aste batzuk txitatxo hauek irten ziren etxean daukagun inkubagailuan jarri genituen arrautzetatik.

Oso irudi onak izan ez arren, txitoak jaiotzeko momentua eta lehenengo egunetako irudiak bildu ditugu bideo honeta:

Oilolokak arrautzak zaintzen dituenean baina lan gehiago ematen du inkubagailuan txitoak jaiotzeak.
Hona hemen jarraitu beharreko gomendio batzuk:

Inkubagailuan sartzeko arrautza egokiak aukeratu behar dira

  • Arrautzak ernalduak egongo direla ziurtatzeko oilategian hamar oiloentzako oilarr bat egotea komeni da.
  • Arrautzak tamaina eta itsura egokia izango dute. Ez dira handiegi edo txikiegiak izango, ez dira forma borobilegia dutenak ezta luze antza dutenak ere.
  • Arrautzak ahalik eta berrienak behar dute izan, errun eta bereala hartzea da honena.
  • Behin arrautza egokia aukeratu eta gero 24 orduz gordeko ditugu etxean, tenperatura normalean, inkubagailuko berotasunera sartu aurretik.

Inkubagailuaren prestaketa

  • Gure etxeko inkubagailua internetetik erositakoa da, txikia eta xumea da, hamabi oilo arrautzarentzako tokiarekin. Inkubagailu modelo bakoitzak bere bereiztasunak izango ditu baina normalean denak arrautzak sartu baino ordu batzun lehenago piztuta izan behar dira tenperatura egokia lortu harte berotu daitezen.
  • Aparailua kokatzeko leku egoki bat aukeratu behar dugu. Zarata edo argitasun handirik ez dagoen inguru lasai batetan egon behar du. Tenperatura 10 eta 25 grado artekoa izan dadila, haize korronterik gabeko kokagunea eta hezetasuna erdi mailakoa izan dadila.
  • Inkubagailuaren barruan bereziki prestatutako tokian ur pixka bat jarri behar da barruko giroa lehorregia izan ez dadin.

Arrautzak inkubagailuan dauden bitartean behar dituzten zaintzak

  • Errotulagailu batekin arrautza bakoitza alde batetan marraztuko dugu inkubagailuan sartzeko garaian.
  • Arrautzan etzanda jarriko ditugo. Guk hamar arrautza jarri genitun bakarrik lekua soberan izan zezaten inkubagailuan. Ala ere badirudi ohiturak dionez arrautza kopuru bakoitia jarri behar da.
  • Arrautzak inkubagailuan jartzen ditugunetik sei ordutara hasten omen da garatze prozesua eta hasieratik txitoak jaiotzeraino 21 eta 23 arteko tartea igaroko da.
  • Txitoaren garatze prozesua hasten denetik eta 18. eguneraino arrautzak 12 orduero mugitu egin beharko ditugu. Orain hasieran marraztu dizkiegun markak baliagarri egingo zaizkigu, txanda batean marrazkia goraka jarria izango dute arrautzak eta hurrengoan beheraka geldituko dira. 
  • Inkubagailuan jarri dugun uraren maila zainduko dugu, agortzen bada berriro bete beharko dugu.
  • Dena den inkubagailua ahalik eta gutxien zabaltzea gomendatzen da.

Txitatxoen jaiotza

  • Lan guzi hauen ondoren 21. egunetik aurrera txitatxoak jaiotzen hasiko dira.
  • Txitatxo batzuk besteak baino lehenago jaioko dira. Jaio eta inkubagailuan 24 ordu pasa ondoren ondo egokitutako tokiren batetara pasa behar ditugu. Gure kasuan kartoizko kaxa bat prestatu genuen, lanpara txiki batekin berotasun goxoa lortzen zuena.
  • Normalean arrautza guzietan ez da lortzen txitatxoa jaiotzea. Batzuetan txitaren garapena hasi ere ez da egiten, beste batzutan garapen hori arazoren batengatik gelditu egiten da behar baino lehenago. Gure etxean oraingoan 10 arrautzetatik 6 txitatxo besterik ez ziren jaio.
  • Txitak jaio eta gero lehendabiziko asteak leku epelean bizi behar dira, uraz eta txita jaioberriendako pentsu bereziaz hornitua.

Oilategira eramaten ditugunerako aholkuak

  • Txitak erabat lumatu direnean txita izateari uzten diote, oilasko edo oilanda izena jasotzen dute. Orduan oilategian bizitzeko garaia iristen zaie.
  • Oilategira pasatzen ditugunean kontuan izan beharko dugu oilo zaharrek ez dituztela ezagutuko eta lehendabiziko egunetan eraso egingo dietela.
  • Onena oilategian bertan bereizitutako tarte bat egotea izaten da, honela aste pare batetan edo oilaskoak lasai adaptatzeko modua izango dute.

Etor zaitez Angoiko Etxea landa etxera eta honelako esperientziak bizitzeko aukera izango duzu.