Atez atekoa martxan da Sakanan, parte hartu nahi duzu?

Esaldi honekin hartuko ditugu bezeroak Angoiko Etxean uda hontatik aurrera.

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria martxan da Sakanan. Helburua ingurugiroarekin  arduratsu jokatzen duen hondakinen kudeaketa egitea da. 
Hiru dira helburu hau lortzeko landu beharreko ardatzak:
  1. Sortutako hondakin kopuruaren murrizketa
  2. Berrerabiltzea
  3. Birziklatzea

Aurtengo udan Sakanako mankomunitateak sistema berria martxan jarri du; etxe eta auzo konpostaian oinarritutako atez ateko sistema izango da:



  • Sistema berriaren helburua hondakinen gaikako bilketa areagotzea da, egungo %25 ingurukoa izatetik %75-era iristea izango litzateke. Era berean egungo araudiak dioena betetzea lortuko zan, materia organikoaren %50a modu bereiztuan jaso, nun eta jasotako horrek ezin izango ditu %10 baino inpropio gehiago izan. 
  • Sistema berriaren gakoa materia organikoa berreskuratzean datza, zaborren tratamendu ziklotik ateratzea, horretarako etxe eta auzo konpostagailuen aldeko apustua egiten da.

Beste eskualde batzutan ematen ari dan gatazka sortu ez den arren iritzi kontrajarriak eragiten ditu ere atez atekoak Sakanan. 

Biztanleen artean denetarik dago, batzuk, gure kasu adibidez, sistema berri honen alde gaude eta aldaketa gauzatu dadin laguntzen saiatzen dugunok. Badira eredu berri honetara moldatzeko egin behar izango dugun ahaleginak beldur pixka bat ere ematen diena, nere uste apalean talde haundiena izan daiteke honako hau. Azkenik ekimen honen aurka argi agertu direnak ere badira.

Dena den, bakoitzak bere nabardurekin bada ere, behingoz nafar politikariak badirudi argi ikusten dutela hondakinen kudeaketaren etorkizuna honelako edo hantzeko bide batetik doala: