Beste jarduera batzuk

parapente 1Sakana babestutako bi natura eremuen artean kokatua dago, Urbasa-Andiako eta Aralargo parke naturalak. Mota eta maila guzitako mendi ibilbide ugari daude inguru hauetan. Interneteko treking edo senderismo horrialdetan erraz aurkituko dituzu. Hemen bakan batzuk azaltzen ditugu soilik:

  • Bakaikutik Urbasako mendi gainera itzotzen den 7 kilometroko ibilbidea.
  • Etxarri Aranatzko Trikuharrien ibilbidea, gure etxetik 4 kilometrotara dagona.
  • Etxarrin bertan ere Aritz zaharren ibilbidea, gure etxetik 4 kilometrotara.
  • Aralargo parke naturala ezagutzeko Lizarrustiko parketxeko interpretazio zentroa eta bertatik hasten den Lareoko ibilbidea, Angoiko Etxetik 12 kilometrotara dagoena.

Ibilbide hauek edo beste batzuk egiten laguntzeko bertako basoak ondo ezagutzen dituen norbait kontratatzeko aukera badago.

Herrian bada txirrindulak alokatzeko aukera.

Bakaikutik 5 kilometrotara zaldiz ibiltzeko aukera izango duzue Errotain zalditegian.

Experientzia kilikagarriak gustoso dituzuenontzat parapentean edo ala deltan ibiltzeko aukera ere badago. Urbasako mendi gainetik ateratzen dira eta gure etxetik gertu dauden larreetan lurreratzen dira.

Bisita interesgarri batzuk:

  • Aralargo Mikel Deunaren santugegia (Angoiko Etxetik 25 kilometrotara)
  • Izurdiagako Forjas Brun burdin artisauen tailerrera bisita eta bertan hastapeneko ikastaroa egiteko aukera (Angoiko Etxetik 30 kilometrotara)
  • Etxeberriko Lacturale, esnearen ekoizpenaren interpretazio zentrora bisita (Angoiko Etxetik 20 kilometrotara).
  • Bere ikuiluak eta ekoizpen instalazionak ikustera joateko inguruko abeltzainekin arremanetan jartzeko aukera badaukagu.
  • Ekainetik Irailaren erdialderaino arizti eder baten erdian kokatuak dauden Etxarri Aranatzko udal igerilekutara txangoa (Angoiko Etxetik 4 kilometrotara).