Aralargo parke naturala

parque natural de aralar 2Aralargo mendilerroak 208 km2 dituen eremu zabala da. Haren herena Gipuzkoari dagokio eta beste bi herenak berriz Nafarroari. Mendigune karstiko handia, haitzez beteriko paisaiak, muinoz eta bailartxo itxiaz osatua, edozein bazterretan kobazuloz betea. Era berean belardi berdez eta urtaroekin batera aldatzen dijoaz fagadiz osaturiko paisaia da. Nabarmentzekoak Aralarren aukitzen diren trikuharri aztarna ugariak. Ugariak ere mendizaleen gozamenerako egin daitezkeen ibilbide guziak.

Ezin ahaztu Aralargo Mikel Deunaren santutegia. Euska kulturan eta mitologian garrantzi handikoa. Bertan aurkitzen dira Goñiko Teodosiok arrastaka eramaten zituen kateak. Kondairaren arabera deabruaren gezur baten ondorioz Teodosiok bere aita eta amaginarrebak hil ondoren kateak gorputzari lotuta eramatea behartu zuten. Aralargo erensugea gainditzeko Mikel Deunaren laguntza jaso ostean autsi zitzaizkion gorputzari loturik zeramaztzan kateak eta aske geratu zan.

Aralargo parke naturaleko interpretazio zentrua, Lizarrustiko Parketxea Angoiko Etxeatik 12 kilometrotara dago eta mendilerroa ezagutzeko abiapuntu egokia izan daiteke.