Urbasa eta Andiako parke naturala

urbasaUrbasa eta Andia medilerroek Nafarroako iparmendebaldean zabaltzen den parke naturala osatzen dute. Garaiera altuetako, basoz naiz belardiz osaturiko zelai gune zabala da. Lizarraldearekin mugatzen da hegoaldean eta Sakanarekin iparraldean.

Ikusgarriak dira Urbasaren zati handiena estaltzen duten fagadiak, ala ere fagoez gain zuhaitz mota ugari aurkitu daitezke. 1.000 metroko garaieran berriz belardiak zabaltzen dira eta bertan erraz aurkituko ditugu behi, behor eta artaldeak bazkan.

Kobazulo ugariz josita dago parkea, espeleologia maite dutenentzat ainbat aukera eskainiz.

Inguruetako ikuspegi ederrenetaz gozatzeko nabarmentzekoak dira hiru aukera: Balcón de Pilatos eta Lizarragako behatokiak eta Urbasako jauregi ondoko mahai panoramikoa.

Esan beharrik ez dago, Urbasa eta Andiako mendilerroan Aralarkoan bezalaxe ainbat eta ainbat ibilbide daude zerrendatuak. Mota eta exijentzia maila ezberdinetako ibilbideak daude, pertsona ezberdin guzien gaitasunetara molda daitezkenak. Interneteko treking edo senderismo horrialdetan erraz aurkituko dituzu.

Guk hemen bat nahi dugu nabarmendu. Angoiko Etxetik oso gertu hasten dena. Bakaikutik Urbasako mendigainera eramaten zaituena eta Sakanako ikuspegi zabal ederrak eskeintzen dizkizunak.