Gure etxea

fachada casa AngoikoAngoiko Etxea Nafarroko iparmendebaldean dagoen, Urbasako mendi lerroaren magalean kokatzen da, Bakaikuko herrian. Baserri zahar baten ondakinen gainean eraikitako eta gaur egungo aukera guziak dituen etxebizitza berria da.

  • Beheko solairuan 2 kotxe sartzeko lekua duen garajea daukagu. Komuna txiki bat eta sutondoa daukan txoko ederra, mahai haundi batekin, edozein bazkari edo ospakizun prestatzeko aproposa. Txoko hontatik bertatik zuzenean lorategira atera zaitezkete.
  • Lehendabiziko solairuan bi logela aurkituko ditugu, bata ohe handi batekin eta bestea bi ohe dauzkanak. Lehenengo bainugela, egongela haundia, telebista, musika katea eta jokuak dituena. Sukaldean ontzi-garbigailua ezik, ohikoak diren beste etxetresna guziak daude. Egongela eta sukaldeko balkoitik Urbasa mendilerroaren ikuspegi galanta izango duzue.
  • Bigarren solairuan beste bainugela bat dago. Hiru logela, bata ohe haundiarekin eta beste biak bina oherekin. Logela hauetan gainera, bi ohe gehigarri ezarri ditzazkegu behar izan ezkero. Bigarren solairuko balkoitik Urbasako ikuspegi are ederragoa izango dugu.
  • Angoiko Etxeak gasoilezko kalefakzioa dauka eta solairu bakoitzean termostatoen bidez gure nahiaren arabera erregulatzeko aukera ematen du. Sua piztutzeko egurra garajean aurkituko duzue.