10 de azaroa de 2025

Aralargo mendilerroak 208 km2 dituen eremu zabala da. Haren herena Gipuzkoari dagokio eta beste bi herenak berriz Nafarroari. Mendigune karstiko handia, haitzez beteriko paisaiak, muinoz eta bailartxo itxiaz osatua, edozein bazterretan kobazuloz betea. Era berean belardi berdez eta urtaroekin batera aldatzen dijoaz fagadiz osaturiko paisaia da. Nabarmentzekoak Aralarren aukitzen diren trikuharri aztarna ugariak. Ugariak ere mendizaleen gozamenerako egin daitezkeen ibilbide guziak.

Ezin ahaztu Aralargo Mikel Deunaren santutegia. Euska kulturan eta mitologian garrantzi handikoa. Bertan aurkitzen dira Goñiko Teodosiok arrastaka eramaten zituen kateak. Kondairaren arabera deabruaren gezur baten ondorioz Teodosiok bere aita eta amaginarrebak hil ondoren kateak gorputzari lotuta eramatea behartu zuten. Aralargo erensugea gainditzeko Mikel Deunaren laguntza jaso ostean autsi zitzaizkion gorputzari loturik zeramaztzan kateak eta aske geratu zan.

Aralargo parke naturaleko interpretazio zentrua, Lizarrustiko Parketxea Angoiko Etxeatik 12 kilometrotara dago eta mendilerroa ezagutzeko abiapuntu egokia izan daiteke.

Posted in: zer egin
Logo Casa rural Angoikoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.