10 de azaroa de 2025

Urbasa eta Andia medilerroek Nafarroako iparmendebaldean zabaltzen den parke naturala osatzen dute. Garaiera altuetako, basoz naiz belardiz osaturiko zelai gune zabala da. Lizarraldearekin mugatzen da hegoaldean eta Sakanarekin iparraldean.

Ikusgarriak dira Urbasaren zati handiena estaltzen duten fagadiak, ala ere fagoez gain zuhaitz mota ugari aurkitu daitezke. 1.000 metroko garaieran berriz belardiak zabaltzen dira eta bertan erraz aurkituko ditugu behi, behor eta artaldeak bazkan.

Kobazulo ugariz josita dago parkea, espeleologia maite dutenentzat ainbat aukera eskainiz.

Inguruetako ikuspegi ederrenetaz gozatzeko nabarmentzekoak dira hiru aukera: Balcón de Pilatos eta Lizarragako behatokiak eta Urbasako jauregi ondoko mahai panoramikoa.

Esan beharrik ez dago, Urbasa eta Andiako mendilerroan Aralarkoan bezalaxe ainbat eta ainbat ibilbide daude zerrendatuak. Mota eta exijentzia maila ezberdinetako ibilbideak daude, pertsona ezberdin guzien gaitasunetara molda daitezkenak. Interneteko treking edo senderismo horrialdetan erraz aurkituko dituzu.

Guk hemen bat nahi dugu nabarmendu. Angoiko Etxetik oso gertu hasten dena. Bakaikutik Urbasako mendigainera eramaten zaituena eta Sakanako ikuspegi zabal ederrak eskeintzen dizkizunak.

Posted in: zer egin
Logo Casa rural Angoikoetxea
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.