Bakaiku Nafarroako mendialdeko herri txikia da, 340 biztanle dituenak.
Bakaiku Urbasa mendilerroaren magalean kokatua dago, haritz, pagoz eta gaztainondoz osaturiko baso ederrez inguratua. Nafarroako ipar mendebaldean dagoen Sakana eskualdearen erdian dago gure herria. Iruña eta Gasteiz lotzen dituen autobiaren erdibidean.
Gure bailarak Euskal Herriaren erdigunean egotean Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko lotura gunea da. Kokapen estrategiko honek Iruña, Gasteiz, Donostia, Bilbotik edo Baionatik erraz eta denbora gutxian etortzea bermatzen du.