Bakaiku

ElizaBakaiku Nafarroako mendialdeko herri txikia da, 340 biztanle dituenak..

Bakaiku Urbasa mendilerroaren magalean kokatua dago, haritz, fagoz eta gaztainondoz osaturiko baso ederrez inguratua. Nafarroako ipar mendebaldean dagoen Sakana eskualdearen erdian dago gure herria, Iruñatik 44 kilometrotara.

Gure bailarak Euskal Herriaren erdigunean egotean Araba, Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko lotura gunea da. Kokapen estrategiko honek Iruña, Gasteiz, Donosti naiz Bilbotik erraz eta denbora gutxian etortzea bermatzen du.

.

Gure herrian ikus ditzazkezun gauzak:

  1. San Juan Bautistaren eliza; XVII. Mendean eraikitakoa da, barroko estilokoa, bainan bere jatorria erdi aroko hasieran izan dezakenaren susmoa badago, 1216. urteko inskripzioak aurkitu bait dira.
  2. Santiagoko baseliza: herrian bertan kokatzen dena, elizatik 200 metrotara edo.
  3. San Benitoko baseliza: Urbasako behekaldean dagoena. 1348. urtean izurrite beltzak eraginda desagertutako herrixka baten aztarna bakarra denaren susmoa dago. Aipagarriak dira bertan kontserbatu diren margoak. Martxoaren 21-ean erromeria txiki bat egiten da.
  4. Santa Marina baseliza Urbasako mendi gainean dagoena. Burundako bailarako ikuspegi ezin obeak eskeintzen dituena.
  5. XIX. Mendeko burdin ola baten labe zaharra.
  6. Bakaikun oso ondo kontserbatzen diren aintzinako arropa garbitzeko erabiltzen ziren bi garbitegi aukitzen dira.