Gure bailara

sakanaSakana, hasieran Burunda izena duen eta gero Arakil izena duen ibaiaren bi aldetara zabaltzen den haranari deitzen zaio. Nafarroa garaiko ipar mendebaldean kokatua dagoen 305,5 Km2-ko eskualdea da. Iparraldean Aralar mendilerroarekin mugatzen du, hegoaldean berriz Andia eta Urbasa mendilerroekin.

Sakana Euskal Herriaren erdigunean dago, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroa elkartzen diren gunea da. Kokapen estrategiko honek eta Ibarra zeharkatzen dituzten A-10 eta N-1 bideberriak edozein puntutik bertara heltzeko erraztasun handiak ematen ditu. Iruña edo Gasteiztik ordu erdi batean iritsi daiteke, Donostiatik ordubete baino gutxiago kostatzen da eta ordubete baino pixka bat gehiago Bilbotik heldu bazara.

Honako helbide honeta Sakanari buruzko informazio turistikoa topatuko duzu: www.sakanaturismo.com