Azken egun hauetako eguraldi gozoak asteburuan zehar basora eta inguruetara pasiera ateratzeko aukera zoragarria eskaini digu. Gu gaztainak biltzera joan ginen igandean, atzo haurrekin parkean egon ginen arratsalde osoa ilundu arte, beste batzuk onttoak bildu zituztela jakin izan dut.
Gaur ordea ilun eta euritsu esnatu da eguna eta biharko hegoaize zakarra ibiliko dala esaten du irratiak. Datorren astebururako ere tenperaturak jeitsiko dira eta euritsu antza joango dala dirudi. Urte sasoi honi dagokiona da, bere alde hona bilatu beharko diogu, etxean sutondoan goxo goxo egoteko aukera izango dugu.