kanposantua

Atzo Azaroaren 1-ean bakaikuarrak ohi denez eta Euskal Herriko beste herritako bizilagunen antzera, hilerrira gerturatu  ziren egun guzian zehar bere hildakoak gogoratzera. Aurreko egunetan etengabe apaindu zituzten kanposantuko txoko guziak eta emaitza benetan xarmangarria izan da.