Gaztainaldia bete betean gaude. Joan zan astean ibili zan hegoaize zakarrak zuhaitzetako ale guziak lurrera bota zituen eta jendea erruz ibili da aste guzian zear gaztainak hartzen. Gu gaur goizean egin dugu azken txangoa gaztaindegira. Aurtengo uzta oparoa izan da eta ale ugari bildu ditugu etxean. Gaztainak erabiltzeko errezeta berriren bat bilatzen hasi naiz eta zerbait interesgarria opatzen badut hemen txintxilikatuko dut. Dena den gu beti ohikoak diren bi eratara jaten ditugu gaztainak, hasiera batetan, oraindik fresko xamar daudenean egosi egiten ditugu kazula batetan urarekin eta gatz pixka batekin. Gero erre egiten ditugu, oraindik nunbait gordeta daukagu danbolina, baina aspaldi hontan sukaldeko labe elektrikoan egiten ditugu
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.