Gaztainondoak

Aste honetan gaztainak biltzera joan gara Urbasa mendilerroaren magalean dagoen basora. Aurreko eguneta jende asko ibili bazen ere oraindik saski hederá bildu genuen ordu terdi batetan. Argazkitan hartu nituen ikusgarriak egin zitzaizkidan gaztainondo zahar batzuk, ondean zeuden beste gazteago batzuk, bere kabuz elorri arrama batetan zintzilik geratu zan morkots bat eta beste ziza batzuen ezean inguruan ugari agertzen ziren amanita muskaria pozointsuak. Etxera bueltatzen ginenean ilunabarrean sortu ziren lainoak eguraldi aldaketa iragartzen zuten.